Azala

Leitzako Orantzaroa-Olentzero

Sinopsia

Olentzero panpinak: edozein irudikapen egiten zen etxe-baserrietan balkoian-leihoan paratzeko; amona xaharra, sorgina, arrantzalea, sagalaria, dantzaria. Denak desberdinak, gizaki itxurarekin.
- Su berria egitea: 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin.
- Familiako kide guztiek banaka egur puska bana paratzen zuten su berrian Olentzeroa ospatzeko.
- Enborra haundia ere paratzen zen egun horretan errtzeko. Enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko.
- Orantzaroz atsauretzen ziren egun horretan baserri-auzoetan, eta umeei segituz ibili. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza paratuz argia egiteko..-
- Orantzaro burua: askotan kalabaza erabiltzen zen horretarako: begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrendik ongi ustu, eta kandela biztu. Ondoren apaindu ongi eta urrutitik ikusteko moduan paratu... Itxura beldurgarria emanez.


Elkarrizketatuak: Patxi Barriola Zabaleta, Migel Sukuntza Sagistibeltza, Epifamia Zabaleta Gogortza, Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta.



Hizkuntza: Euskaraz



Pelikula