Sinopsia
Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Horretarako, hamaika hedabidetako emakume kazetariak elkarrizketatu ditu Aitziber Zapirain kazetariak, haien lan ohiturak ezagutzeko. Era honetan, dokumentalean kazetarien gogoeta eta ekarpenak bildu dira, hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan izan dezakeen eragina aztertzeko helburuarekin.
Dokumentala osatzeko Bilbo Hiria, Halabedi, Arrosa Sarea, Antxeta Irratia, Hamaika Telebista, Berria FM, Berria egunkaria, Argia astekaria, Pikara Magazinea eta Irunero aldizkariaren tankerako hedabideek parte hartu dute. Hortaz gain, ikus-entzunezkoan Kattalin Miner, Amelia BarquÃn eta Irene Arrarats adituen ekarpenak bildu dira.
Hizkuntza: Euskaraz
Pelikula
Albisteak
Txingudi Online 2021-01-18:
ARDURAZ KOMUNIKA DEZAGUN – DOKUMENTALA | Aitziber Zapirain Etxaniz -
Arrosa Irrati Sarea 2021-01-18:
ARDURAZ KOMUNIKA DEZAGUN – DOKUMENTALA -
Bidasoko Hitza 2021-01-18:
'Arduraz komunika dezagun' sarean ikus daiteke dagoeneko - Rebeka Ruiz
Berria 2021:
Antxeta irratiak "Arduraz komunika dezagun" dokumentala egin du - Urtzi Urkizu

