Sinopsia
‘Ocupación S.A.’ traizioaren erretratua da. Xehetasunez eta argitaratu gabeko edukiz osatutako ikuspegia du. Mendebaldeko Sahara Afrikako azken kolonia da, eta indarkeria, militarizazio eta zentsura gehien duen lurraldeetako bat da. Dokumentalak Mendebaldeko Saharako esplotazio ekonomikoan ardura duten enpresari eta politikari espainiarren izen-abizenak ezagutzera ematen ditu. Agertzen diren testigantzei esker, Europako botere-guneetan dauden isiltasun eta gezurrak azaleratzen ditu, eta Marokok okupatutako hirietan duen eragina azaltzen du.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Teaserra
Fitxa Teknikoa

