Azala

40/24. Txiki eta Otaegiren ondarea

Sinopsia

ETB2-ko "Testigo Directo" saiorako eginiko erreportajea da.

Xabier Madariagak gidatuta, "40/24 Txiki eta Otaegiren ondarea" erreportajeak fusilamentuen arrazoiak aztertzen ditu, eta baita beraien azken orduak nolakoak izan ziren ere.

2015eko irailaren 27an, 40 urte bete ziren Juan Paredes Txiki eta Anjel Otaegi fusilatu zituztenetik. ETAko bi kideak Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren, baina zer dakigu haiei buruz? Zergatik fusilatu zituzten? Nolakoak izan ziren haien azken orduak? "40/24 Txiki eta Otaegiren ondarea" dokumentalak galdera horiei guztiei erantzuten die.

Txiki eta Otaegirekin harreman zuzena izan zuten hiru lagunen elkarrizketak ikusi daitezke dokumentalean: Mikel Paredes, Txikiren anaia; Jose Manuel Bujanda, Txikiren komandoko kidea izandakoa; eta Santi ZapirainAngel Otaegiren komandoko kidea.

Orain dela 40 urteko epaiketa hartan heriotza zigorrera kondenatuta zeuden FRAPeko bi kideren testigantza ere jaso ditu 40/24 dokumentalak. Manuel Blanco Chivite eta Vladimiro Fernandez azken orduan libratu ziren heriotza zigorretik, eta haien esperientzia nolakoa izan zen ere azaltzen dute dokumentalean.

Garai hartako testuingurua hobeto ulertzeko, Luis Eduardo Aute abeslariarengana jo dute dokumentalaren egileek. Auteren 'Al Alba' kanta heriotza zigorraren kontrako alegatu bihurtu da, eta Txiki eta Otaegiren fusilamenduen garaian du jatorria.

Azkenik, hilketa haien egileak zigortzeko Argentinak jorratu duen bidearen berri jakin ahal izan da dokumentalean, Carlos Slepoy abokatuaren ahotik.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Aktoreak

Ahotsak: Aurkezleak: Xabier Madariaga

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ander Iriarte

Gidoilaria: Ander Iriarte, Jon Gonzalo

Ekoizleak: Aritz Lazkano, Idure Cajaraville, Karmelo Vivanco

Muntaketa: Aitor Bereziartua