Azala

Apaiz Kartzela

Sinopsia

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz(gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Francodiktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktadurarenzapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abadehoriek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973.urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia)konkordatu-kartzelari su eman zioten bertan preso zeudenek.

 

Honako hau mundu osoan izan den apaiz kartzelabakarraren historia da, Francoren diktadura faxistaren eta Vatikanoaren artekokonkordatua zela eta sortutakoa. Eskubide zibilak defendatzeagatik kartzelatuakizan eta tunel bat eginda ihes egiten saiatu ziren apaizen historia. Hamarkadabatzuk beranduago, diktadorea aspaldi hil zen arren, gure protagonistek eutsiegiten diote memoriari, gertatutako guztia ahanzturan eror ez dadin.

 

Izan ere, luzea da Zamorako espetxeanpreso egondako abadeen zerrenda, eta horietako askoren testigantzak bildu diradokumentalean: Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika;Eduard Fornés; Julen Kaltzada; Jon Etxabe; PerikoSolabarria; Periko Berrioategortua; Juan Mari Arregi; MartinOrbe; Felipe Izagirre; Lukas Dorronsoro; Vicente Couce;Nicanor Acosta; Mariano Gamo; Josep Maria Garrido; AndreuVila; Jose Antonio Calzada; Lukas Dorronsoro; MikelZuazabeitia eta Pablo Muñoz.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal, , David Pallàres

Posprodukzio soinua: Haimar Olaskoaga

Musika: Joserra Senperena

Muntaketa: Maialen Sarasua