Azala

Aurrera egin badugu

Sinopsia

"Aurrera egin badugu urte hauetan, berdintasunaren aldeko borrokalariei esker izan da", azaldu dute Jaizkibel konpainiako kideek. Ekarreengandik ikasi eta elkar babestea izan da urteetan luzatu den gatazka honi aurre egiteko bilatu duten modua eta, hain zuzen, bide hori guztia biltzen saiatu dira dokumentalean. Hausnarketarako tresna bai, baina, horrez gain, urteetan bidelagun izan dituzten horiei eskainitako aitortza izatea bilatu dute. Hala, konpainiako kide diren Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrieta kapitaina bera dira protagonistak. Garbiñe Biurrun epailea, Kattalin Miner kazetaria eta Itziar Ituño aktorea izango dituzte parean, eta elkarrizketa formatuko solasaldien bitartez ikuspuntu zabal, askotarikoak eta desberdinak eskainiko dituzte.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Julen Hernandez Esnaola