Sinopsia
Xabier Madariagak gidatutako lan bereziak Jose Luis Alvarez Enparantza zenaren istorioa du ardatz, Txillardegirena.Â
Enekak, bilobak, bidaia berezi bat egingo du bere aitonaren izaera eta ibilbidea hobeto ezagutzeko. Aitonaren pausoei jarraitu egin die, eta bera izan zen euskal filologian matrikulatu izanaren arrazoia. Izan ere, Txillardegik Baionako bilkurak gidatu zituen, euskara batuaren sorrera ahalbidetu zutenak. Askoren arabera, bera izan zen euskara batuaren aita.
Idazle gisa ere entzutetsua zen. Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin aro modernora ekarri zuen euskal eleberrigintza. Txillardegiren izaera politikoak, ordea, hizkuntzalari handiarena estali zuen, bizitza osoa euskara sendotzen eman zuen idazle emankorrarena. Izan ere, ETAren sortzaileetako bat ere izan zen.
Hori guztia hainbat aditurekin eta idazlearen irudia hurbiletik ezagutu zuten pertsonekin aztertuko du dokumentalak. Besteak beste, Jean-Louis Davant, Baionako bilkuretan Txillardegirekin lan egin zuen pertsonetako bat; Xabier Amuriza, euskara batuan aritu zen lehen bertsolaria; Miren Rubio, kazetaria eta idazlearen biografoa; Pako Sodupe, euskal filologoa eta, noski, Joseba Alvarez (semea eta Enekaren aita).
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala