Azala

Nola

Sinopsia

Bere xarmak erakarrita Fermin Muguruza The Big Easyra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, NOLA? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Hori guztia, tokiko pertsona esanguratsuenez inguratuta: Preservation Hall Jazz Band talde historikotik Katey Red abeslari bounceraino; Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty taldeekin lankidetzan. 


"Treme"-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Trailerra


Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Fermin Muguruza