Sinopsia
Lan honek nahi du sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten laguntzea. Bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri aurpegira begiratzea. Sumina eta samina atzean utzi eta bakea topatzea. Lanaren abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Bi emakume arrasatear hauen testigantzekin batera entzungo ditugu, besteak beste, Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz Mojas narratzaileak. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako gara.
Hizkuntza: Euskaraz
Teaserra