Sinopsia
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joan da horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen, eta elkarren artean lotura handia sentitzen badute ere, ezer ez da lehen zen bezalakoa; edo bai... Ustez asteburu zoro bat izan behar zuen esperientzia are gehixeago erotuko da, trapu zaharrak, inoiz elkarri esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Animalia-erreinuan erleak omen dira hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta, agidanez, dantzaren bidez komunikatzen dira...
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Aktoreak
Sara Cozar - Aitziber Garmendia - Itziar Atienza - Naiara Arnedo - Leire Ruiz - Getari EtxegaraiAlbisteak
Zinea.eus 2021-12-21:
12.000 lagunetik gorak ikusi du "Erlauntza" zinemetan - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-10-27:
Ikusgai da "Erlauntza" filmaren trailerra - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-10-19:
Azaroan estreinatuko dute "Erlauntza" pelikula - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-08-04:
"Erlauntza-Enjambre" pelikula zuzendu du Mireia Gabilondok - Erredakzioa







.jpg)