Sinopsia
2 Urte, 4 Hilabete eta egun bat dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko dauzkate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Lander Garro
Gidoilaria: Lander Garro
Ekoizleak: Izaskun Arandia, Amaia Arrieta, Iban Toledo
Argazki zuzendaria: Heidi Otaduy
Musika: Paula Olaz
Muntaketa: Zigor Garro