Azala

Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak

Sinopsia

Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakumeren* errealitateak barne hartzen dituenak. Izendatzen ez dena ez da ikusten,  eta ikusten ez dena ez da existitzen.

Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko.

Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizkiegonak, kolektiboa, bazterrak, generoa... Zer da eromena?



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Maier Irigoien, Isabel Saez Perez, Iker Oiz Elgorriaga

Gidoilaria: Maier Irigoien

Argazki zuzendaria: Isabel Saez Perez

Muntaketa: Iker Oiz Elgorriaga