Sinopsia
Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarri asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatu Euskal Herriko gazte proiektu komunikatiboaren Zizelkariak dokumentalak. ertzetako borroketatik Euskal Herri bizi baten gazte mugimendua irudikatuko duten sei esperientzia.
Arkaitz, Ezkerraldeko Harian gazte talde prekarioko kidea; Edurne, Tuterako Erribera Intsumisa neska gazte talde feministako kidea; Maika, Aldudeko Ibarrean etxebizitzaren gaia lantzen duen AIBA taldeko kidea; Martta, Donapauleko euskalgintzan eta kulturgintzan ari den gaztea; Ibai, Irunberriko musikaria eta musika talde gazte ugaritako kidea; eta Jon, Arabar Errioxako gazte asanbladako kidea. Sei gazte hauek euren herrietan bizi duten errealitatearen testigantza eskainiko dute, lurralde bakoitzean aurrera eramaten dituzten borroken berri emanez.
Era berean, euren herrietan eta, oro har Euskal Herrian, etorkizunean garatu beharreko borrokak ekarriko dituzte erdigunera, “elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko”.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Teaserra
Pelikula
Fitxa Teknikoa


