Azala

Cicha Symfonia

Sinopsia

Wroclaw hiria eta bertako gor-komunitatea irudikatzea helburu duen saiakera filmikoa da Sinfonia isil bat. Aurreko mendeko hiri-sinfonietan "hiria" motibo errepikakorren bitartez irudikatu zuten; besteak beste, Vigo, Ruttman, Ivens eta Vertov zinemagileek. Pauso, makina eta isladak muntaketa neurtu baten bitartez uztartuz zinemaren aukerak esploratu nahi zituzten, mugimendua izanik filmon muina. Era berean, mugimendua da munduko zeinu-hizkuntza ororen esentzia. Zeinuez gain, espazioa, aurpegiko espresioa edo keinuak erabiltzen dira mezua sortzerakoan, eta, beste edozein hizkuntzatan lez, identitate kolektiboaren sorrera- eta sendotze-prozesuetan elementu gako bezala. Hirian gertatutako itzala, isla, iluntasun eta keinuek lengoaia filmikoaren inguruko gogoetara bultzatu nahi dute ikuslea, isilean, bai zinemaren, eta bai zeinu-hizkuntzaren muina den mugimenduari buruzko entsegu honetan.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Aitor Gametxo