Azala

40 taupada, herri bat

Sinopsia

Arin, presaka, azkar, bizkor bizi gara, gure bihotz taupadak arin doaz, baina ez diogu inguratzen gaituenari erreparatzen, ez dugu sentitzeko tarterik hartzen.  Baina une batez, tartea hartuko bagenu?  


Hori da, “40 taupada, herri bat” dokumentalak proposatzen digun ariketa; une batez gelditzeko eskatzen digu, arnasa hartzeko eta gure gizarteak bizi duen ongizate maila baloratzeko.


Duela 40 urte abian jarritako Euskal Estatutuak hainbat eskumen eman dizkigu. Eskumen horiek gure egunerokotasunean barneratuta ditugu jada. Baina ba al dakigu zein onura ekarri dizkigun? Gure eguneroko abiadurak, herriaren taupadak entzutea galarazten digu. Gera gaitezen une batez, zer garen, eta nola bizi garen ikusteko.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Iban Gonzalez