Azala

Zumeta: Izenik Gabe 200x133

Sinopsia

Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan lan egiten du bere tailerrean, Nafarroako Arribe herrian kokatuta dagoen antzinako autobus geltokian. Oraingo honetan, 200x133 tamaina izango duten bi margolanekin ari da lanean. Ondoren, Donostiako suhiltzaileen geltokia izandako eraikinean erakusgai egongo dira lanok. 


Bi margolan hauen sortze prozesua da dokumental honen bizkarrezurra. Lehenengo aldiz eta kameraren aurrean, bere barneko eta bakarra duen sortze prozesua azalduko du margolariak. Grabazio taldearen jarraipena erabatekoa da: Zumetak mihisea eraikitzen duenean hasten da, obren garapena jarraitzen du eta ondorengo erakusketarekin amaitzen da. Zumetaren lan orduak errespetatuz eta bere ohiturak jarraituz, margolanen eraikitzea artistak nahi duenean bakarrik eteten da: materiala aukeratu behar duenean, adibidez, edo, artistak bere baitan pairatzen dituen blokeo uneak direla medio. 

Tarte hauetan, oraina ongi ulertzeko, gai batzuk planteatzen zaizkie Zumetaren gertuko lagunei. Hauek emandako erantzunen bitartez ezagutuko ditugu Zumetaren berezitasunak, margolariaren ibilbidearen klabeak, bere garapena, eta orokorrean, Zumeta artista handiaren baitan dauden atal guztiak.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Enara Goikoetxea, , Monika Zumeta

Gidoilaria: Miren Juaristi, Monika Zumeta

Ekoizleak: Iurre Telleria, Pako Ruiz

Argazki zuzendaria: Esteban Ramos Erdocia

Zuzeneko soinua: Martín J. Guridi, Iñaki Alonso

Musika: Pascal Gaigne

Muntaketa:

Efektuak: Alvaro Herrero