Azala

Hiru buruko munstroa

Sinopsia

Basaurin izandako sexu abusuen inguruko ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala sortu zuen GEURIA Hego Uribeko herri komunikabideak. Lanak hiru atal ditu eta guztira hamaika testigantza jasotzen ditu.


Lan honen asmoa bere garaian GEURIAn zein beste hedabide askotan argitaratutako informazioa osatzea eta honako helburuak betetzea da:
– Abusuen biktimei babesa ematea.
– Ulertzen saiatzea nola den posible gertakari hauek gertatu izana, une hartan sakaletarik izan gabe. Biktimekin enpatia izan, baita susmoak eduki baina delitua egiaztatzeko frogarik izan ez dutenekin ere.
–Basauriarrekin eta, orokorrean, Hego Uribeko herritarrekin arazo larri hau elkarbanatzea eta guztion artean nola aurre egin diezaiokegun hausnartzea, etorkizunean berriz halakorik gerta ez dadin eta gure seme-alabengan eraginik izan ez dezan.

Dokumentala egiten honako pertsonek hartu dute parte: Jon Villapun (zuzendaria eta gidoia), Etxahun Gonzalez Sarria (elkarrizketak eta gidoia), Maider Ibanez (azpi-idatziak), Sara Zozaya (abesti nagusia: ‘Run’ III diskotik), Amaia Goikoetxea (musika), Garikoitz Grijalbo (Pedro Lopez Cortazar zelaiko argazkiak) eta Olaia Nogales (artxibo irudiak).



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jon Villapun

Gidoilaria: Jon Villapun

Argazki zuzendaria: Etxahun Gonzalez Sarria

Zuzeneko soinua: Etxahun Gonzalez Sarria