Sinopsia
Idiazabal gaztaren unibertsoan zeharreko bidaia, aparteko pertsonaia batzuen eskutik. Adibidez, Eli Arrillaga; 24 urte zituela alargun geratu zenean, senarraren lanbidean artzain jarraitzea edo Zarauzko hiri-ingurura itzultzea erabaki behar izan zuen. Elik artzaintzan jarraitu zuen,eta gazta horren ekoizle handietako bat da egun. Edo Juan Mari eta Elena Arzak, Eneko Atxa, Joan Roca, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz bikainak; ongi dakite zein garrantzitsua den kalitate handiko artisau-produktua izatea, haien sukaldari-lan zorrotzean ederki egokitu dadin. Urbia,Aralar eta Gorbeia mendikateetan eta Nafarroako goi-mendietan, artzainek kontu handiz zaintzen dituzte latxa arrazako artalde preziatuak, kalitate handieneko produktu bat lortzeko, Ordiziako hitzorduan urteko gazta bikainenaren lehia irabazteko modukoa.
Hizkuntza: Euskaraz
Aktoreak
Ahotsak: Aurkezleak: Eli Arrillaga, Julen Arburua, Joseba Intxausti, Eneko Atxa, Joan Roca, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis AdurizFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Mikel Urretabizkaia Hidalgo
Gidoilaria: Mikel Urretabizkaia Hidalgo
Ekoizleak: Andoni Murua Maiza
Argazki zuzendaria: Andoni Murua Maiza
Muntaketa: Manex Aranburu