Azala

Luis eta estralurtarrak

Sinopsia

Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxeean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten Nubbi-Dubbi izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko, eta bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitzeko bikoiztuako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Wolfgang Lauenstein, , Christoph Lauenstein