Sinopsia
Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi t-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guztia; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea. Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Imanol Zinkunegi, , Joseba Gonzalez
Gidoilaria: Harkaitz Cano, Eneko Olasagasti