Sinopsia
TRANS-FORMATZEN transexualitatearen inguruko film dokumentala da, herri mailako ekimenetan aurkeztu eta ikastetxeetan gaia lantzeko helburuarekin gauzatua. Generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna bezalako gaiak jorratu dituzte trans begiradatik.
40 minutu irauten ditu dokumentalak eta testigantza ugari jaso dituzte, egoera ezberdinak gertuagotik ezagutu ahal izateko. Batzuk lehen pertsonan kontatu dituzte bizipenak, baina badira gaian adituak direnen ahotsak ere. Besteak beste, honako kide hauek parte hartzen dute: Mikele Grandek eta bere gurasoek, Chrysalliseko Aingeru Mayorrek eta Edurne Kochek, Susana Asiain antropologoak, Erika Salvatierra sexologoak, Marijo eta Maddi Imazek, German Urteagak, Maria Amolategik eta Kai Etxanizek hartu dute parte.
Gizartea bere osotasunean hezteko borondatearekin eta Udalen bitartez, dokumentala herri ezberdinetan aurkeztu zuten solasaldi batekin lagunduta.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Teaserra
Aktoreak
Ahotsak: Aurkezleak: Mikele Grande Oloriz, Luis Grande, Mertxe Oloriz, Edurne Koch, Erika Salvatierra, Aingeru Mayor, Susana Asiain, Marijo Imaz, Maddi Imaz, German Urteaga, Kai Etxaniz eta Maria AmolategiAlbisteak
Nontzeberri 2021-05-21:
“Dardara†eta “Trans-formatzen†dokumentalak, Arrigorriagan -
Ataria 2019-06-28:
'Trans-formatzen' ikusteko aukera, gaur, Ikaztegietan - Tolosaldeako Ataria
Zinea 2019-04-29:
Begirada bat transexualitateari - Erredakzioa
Goierriko Hitza 2018-06-26:
Transexualitatearen errealitatea bistaraziko dute bihar Lazkaon -
Noticias de Gipuzkoa 2018-04-25:
Pantailatik ikasgelarako trans-bidea - M. Aranburu
Goierriko Hitza 2018-04-20:
Aniztasunean ‘trans-formatuz’ - Loinaz


