Sinopsia
Gernika batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015) dokumentala, ikurriña aidean zeramala faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal unitate militarraren historiaren kontakizuna egiten digu. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da, 70 urte lehenago Pointe Graveko batailan Frantzia Medoc-ean, Burdeosen askatasunerako puntu estrategikoa, naziengandik askatzen lagundu zuten haiei eginiko omenaldian.
Hori da abiapuntua, baina historia askoz lehenago hasten da, etxean, Euskal Herrian, Gerra Zibila bitartean. Gerra galduta, Eusko Jaurlaritzak eta milaka euskaldunek erbestera ihes egin beharrean ikusiko dute euren burua, baina han gerra berdinarekin egingo zuten topo, faxismoaren kontrakoa, dimentsio handiago batekin: bigarren gerrate mundiala. Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten, Gerra Zibiletik eta erbestetik pasa eta, Burdeoseko askapenaren zorion egunetaraino.
Baina faxismoari militarki aurre egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatu bat izan. Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen erreskatea... Aliatuen babesa zen helburua, berehalakoa behar zuen une hartarako: Francoren erorketa eta etxera itzultzea. Hura zen "askatasun itxaropena", hura benetako borroka, dokumentalean agertzen diren eta bizirik dauden bi gudarietako batek, laurogeita hamar urteak beteak dituen Francisco Perezek, bere bizi esperientzia lekuko, emozioz kontatua.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iban Gonzalez
Gidoilaria: Franck Dolosor, Iban Gonzalez
Ekoizleak: Iñigo Camino, Karmelo Vivanco
Argazki zuzendaria: Kerman Goikouria
Zuzendari laguntzailea: Asier Urbieta, Josu Camino, Iban Del Campo
Produkzio zuzendaria: Idurre Cajaraville
Produkzio burua: Eider Gabilondo
Produkzio laguntzailea: Zuriñe Alvarez, Leire Bereikua, Alex Garcia
Zuzeneko soinua: Daniel Asua
Muntaketa: Iban Gonzalez, Franck Dolosor
Jantziak: Silvia Baltasar
Makillajea: Kizkitza Retegi
Ile-apantzailea: Miren Perez
