Azala

Gu euskahaldunak gara

Sinopsia

Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru anitzetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.


ELKARRIZKETATUAK

Dioni Agerre (errugbi jokalari ohia)

Katixa Agirre (idazlea)

Maite Arroitajauregi Mursego (musikaria)

Amets Arzallus  (bertsolaria)

Eñaut Elorrieta (musikaria)

Reyes Ilintxeta (Euskalerria irratiko kazetaria)

Paxkal Indo (Seaskako presidentea eta musika-ekoizlea)

Jon Irazabal (Durangoko Azokako zuzendari ohia)

Jose Anjel Iribar (Athleticeko jokalari ohia)

Iraia Iturregi (Athleticeko jokalaria)

Jose Luis Lizundia (Euskaltzaina eta Durangoko Azokako zuzendari ohia)

Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista)

Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea)

Anaje Narbaiza (Elay enpresako euskara-planaren idazkaria)

Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)

Iñaki Perurena (harri-jasotzaile ohia eta aktorea)

Maider Unda (borrokalari olinpikoa)

Kirmen Uribe (idazlea)



Hizkuntza: Euskaraz





Pelikula

Aktoreak

Ahotsak: _ Aurkezleak: _

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Peru Magdalena

Gidoilaria: Peru Magdalena

Argazki zuzendaria: Karlos Eriz

Muntaketa: Xabier Iñarrairaegi Solozabal