Sinopsia
Izaro dokumental/saiakera bat da, eta Izaro irlaren identitatearen, historiaren eta legatuaren erretratu zatikatua eguneratzen du, haren diasporaraino. Izaro izenak sortu ditu hainbat botere-praktika, irlaren jabetzari buruzko aldarrikapen juridikoak, teilaren jaurtiketaren moduko festak, Izaro Films Presenta ekoiztetxea, bere talaia Windsor dorrearekin, emakumezkoen nahiz gizonezkoen izen bereziak eta Bermeoko armadoreek eraikitako azken belaunaldiko atun-ontzi bat, Indikoko uretan arrantzatzen duena, Seychelleko ikurrinaren pean.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Aktoreak
Izaro Aperribai - Izaro IeregiAurkezleak: Aizpea Goenaga
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Txuspo Poyo
Argazki zuzendaria: Jess Pueyo
Musika: Alex Mendizabal
Muntaketa: Txuspo Poyo
Albisteak
Guaixe 2018-11-26:
Txuspo Poyo: "Memoria oso ahula da, eta beldurrez betea" - Erkuden Ruiz Barroso
Bizkaiko Hitza 2018-11-09:
Izarotik Izarora hedatuz - Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Berria TB 2018-09-25:
Txuspo Poyo Zurriolako Butakan (33. minutuan) - Anabel Arraiza
Donostia Zinemaldia 2018-09-24:
Txuspo Poyo: "Ez dago Izaro bakarra" -
Guaixe 2018-09-21:
Txuspo Poyoren lehenengo film luzea Zinemaldian -

