Sinopsia
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruneko (Nafarroa) San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.
Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Aktoreak
Unax Ugalde - Isaac de Bankole - Iseo - Sergi Lopez - Ramon Agirre - Rossy de Palma - Ramon Barea - Willy Toledo - Emma Suarez - Angelo Moore - Maria de Medeiros - Jorge Perugorria - Hamid KrimFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Fermin Muguruza
Gidoilaria: Harkaitz Cano, Eduard Sola
Ekoizleak: Oriol Marcos
Arte zuzendaria: Beñat Beitia
Produkzio zuzendaria: Jone Unanua
Posprodukzio soinua: Victor Sanchez
Musika: Fermin Muguruza
Ilustratzailea: Iñigo Berasategi
Datuak
Irabaziak: 98.004
Ikusle kopurua: 18.631
Albisteak
EiTB 2018-09-28:
Fermin Muguruzak "Black is Beltza" aurkeztu du Zinemaldian - Gema Arrizabalaga
Berria TB 2018-09-26:
"Black is Beltza"-ko zuzendariak Zurriolako Butakan - Anabel Arraiza
Berria 2018-09-20:
"Black is Beltza" porturatzear da - Mikel Lizarralde
Zinea 2018-06-04:
Urrian estreinatuko dute "Black is Beltza" animaziozko filma - Ines Arrue
Sariak
Festival Internacional de Cine Monterrey
Animaziozko film onena
2019