Sinopsia
"Gure oroitzapenak" Joseba Sarrionandiaren obranoinarritutako film kolektiboa da.
Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala,hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazkibat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.
Sarri iruditan agertzea du helburu ‘Gure oroitzapenak’ filmak. Eta nolaegiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin.Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bereobra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemakedo ipuinak zinemara ekartzea izango da.
Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabizinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzenduten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala etaafektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena…
Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagunbaino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Askoren artean
Ekoizleak: Lutxo Egia del Rio, Mikel Arredondo Bilbao, Katti Pochelu
Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia