Sinopsia
Film honen protagonistak gure nagusiak dira, gure aitita-amamak. Denok dakigu zer nolako garrantzia eduki duten betidanik guretzat, gure seme-alabentzat….beraien laguntza, hurbiltasuna eta maitasuna eredugarriak izan direlako. Inoiz ez gaituzte botata utzi eta beren eskuetan egon den guztia emateko prest egoten dira, zabaltasun handia adieraziz. Egoera latzetan ere, beraien berotasuna eta begiraden lasaitasuna helarazi dizkigute, haientzako izugarrizko ahalegina eta oinazea suposatu duen arren. Film honetan, espetxeak eratortzen duen egoera gogor baten aurrean gure nagusien jarrera islatzen da... berriro ere eredugarria eta txalogarria suertatzen delarik. Azken 30 urteotan ehunka aitita eta amamak filmean agertzen den egoera jasan behar izan dute eta zoritxarrez gaur egun jasaten jarraitzen dute.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Pelikula