Sinopsia
Potosiko Cerro Rico (Bolivia) legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskatzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen duena. Arma handirik ez dute, ez bada kemena… eta dinamita.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Raul De La Fuente
Gidoilaria: Raul De La Fuente
Ekoizleak: Amaia Remirez
Argazki zuzendaria: Raul De La Fuente
Produkzio zuzendaria: Amaia Remirez
Zuzeneko soinua: Ernesto Santana,
Musika: Mikel Salas
Muntaketa: Raul De La Fuente