Azala

Kolonbia ikusezina

Sinopsia

Edozein gatazka konpontzeko horren arrazoiak ezagutu behar dira, zergatik ez ote dira Kolonbiarenak ezagutzera ematen? Santos presidenteak nazioarteko proiektu erraldoi baten inaugurazioan xanpaina edaten duen bitartean, handik gertu, proiektu horren erruz lekualdatutako haurrak hiltzen dira. Gerrillaren buruetako bat hil dutela esaten du Reyes jeneralak, baina ordu gutxira, indigenen buru zela onartzen du. Hiru haurren bortxaketagatik eta hilketagatik auziperatutako militarren kasua ikertzen zuen epailea hiltzen dute; bananaguneetako langileek haien eskubideak eskatzeagatik bizia arriskuan jartzen dute.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Pelikula

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Unai Aranzadi

Gidoilaria: Unai Aranzadi