Sinopsia
Zinta-dantza oinarri duen lau minutuko Jorge Gil Munarrizen film laburra da Xinta Dantza. Lan kolektibo baten zatietako bat da honako hau, "Euskal Harriaren ABDa", euskal abezedarioaren letra banarekin lotutako 26 film laburrez osatutako obra, eta hain zuzen, Xinta Dantza X hizkiari dagokion filma da. Jorge Gil Munarriz zuzendariari X letrarekin lotura zeukan, fikzio edo terrore zantzuak eta euskal elementuak izan behar zituen eta lau minututik pasa ezin zen film bat egitea eskatu zioten, eta Xinta Dantza da emaitza. Bizitzaren eta heriotzaren birak irudikatu nahi ditu filmak zinta-dantzaren bidez.
Oihana Maritorena aktorea da pelikulako protagonista, buruzagiaren papera betetzen du dantzan, eta gainerako dantzariak Legazpiko Korosti dantza taldekoak dira.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Osatu gabe
Gidoilaria: Jon Garaño
Ekoizleak: Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi
Argazki zuzendaria: Javi Agirre Erauso
Zuzendari laguntzailea: Jorge Gil Munarriz
Produkzio zuzendaria: Jorge Gil Munarriz
Zuzeneko soinua: Mikel Pintado
Posprodukzio soinua: Xanti Salvador
Muntaketa: Laurent Dufreche
Sariak
Lekeitioko Euskal Zine Bilera
Zuzendaritza Onena - Profesional Sailean
2016

