Sinopsia
Zabaldu belak, altxa aingurak!
Inoiz kontatu ez den istoriorik borobilenera salto egitera goaz. Hemen ez da handikeria zantzurik, egia literala da. Munduari eman zitzaion lehen bira jasoko du istorioak, hasi zen lekuan amaitzen den bidaia borobil eta eraldatzailea. Askok ezagutzen dute Magallanes-ek ekin ziola bidaiari, baina gutxi batzuk dakite Juan Sebastian Elkanok emango ziola amaiera, istorioaren benetako protagonista bilakatuz.
Zerk bultzatu zituen nabigatzaile hauek balentria honi ekitera? Antipodetako paradisura iritsi nahi zuten, ongailuz eta usai-belarrez beteriko lurraldera. Nola iritsi, baina, ezaguna zen bide bakarra Portugalgo erreinuaren pribilegio bakarra bazen? Kontrako norantzan abiatuta, noski. Teorian erreza begiztatzen zen hura, infernu bilakatu zen abentura hasi zuten bost belaontzientzat: izurriteak, goseteak, ekaitzak, tribu ezezagunak... Hiru urte beranduago itsasontzi bakarra itzuli zen, bizirauteko balentriaz gain, munduari bira eman izanaren lorpenarekin.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Angel Alonso
Gidoilaria: Garbiñe Losana, Jose Antonio Vitoria
Musika: Joseba Beristain