Azala

Arratiarra, baserritik jauregira

Sinopsia

Amarenak, kaikua berritzeagatik ezaguna egin zen enpresa donostiarrak, bere hurrengo proiektuaren istorioa kontatzen duen dokumentala osatu du. Arratiako txamarrotea edo arratiarra, guztiz desagertuta zegoen XIX. mendeko jantzi bat da. Bere garaiean garrantzi handia izan bazuen ere, gaur egun ale pare bat eta zenbait argazki geratzen zitzaizkigun bakarrik. Arratiako gizonek (Bizkaia) bere ezkontza egunean janzten zuten, eta handik aurrera, ekitaldi berezietarako bakarrik erbiltzen zuten. Baserritar gehienek, bere bizitza osoan izango zuten jantzi dotore bakarra izaten zen. Hilabetez, Oihane Pardo (Amarenak) jantzi hau eta bere diseinua ikertu ditu, berritzeko, emakumeen gorputzeei egokitzeko eta berriro ere ekoizpenari ekiteko. Azkenik, Miramar Jauregian egindako moda iraunkorreko desfilean aurkeztu zituen arte.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren  Kultura sailaren laguntzarekin burutu egin da eta dokumentala LACØRTE films ekoiztetxeak produzitu egin du. Dokumenta honetan parte hartu dute: Amaia Mujika-k  (Bilboko Euskal Museoko Etnografia saileko teknikari arduraduna), Ane Albisu-k  (euskal jantzietan aditua eta Atondu liburuaren idazlea), Asun Dominguez-ek  (patronaia, moda diseinua eta joskintza eskolaren zuzendaria) eta Rosa María Estévez-ek(jostuna). Filmean ikusiko dugu ere Oihane Pardo, Amarenak enpresaren sortzailea. 



Hizkuntza: Euskaraz





Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe,