Azala

Navarrorum Erakusketa (IV): Hizkuntza, inprimategian

Sinopsia

“NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketan, euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte.


Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote.


Erakusketaren laugarren gai-multzoak "Hizkuntza, inprimategian" du izenburua. Euskara ERRENAZIMENDURANTZ abiatzen da eta idatziaren munduan sartzen da bete-betean, mintzaira honetan inprimatutako lehen liburuarekin. Olerkiak, itzulpen erlijiosoak edo herri kantak eta, halaber, euskara leku orotan dagoelako aipamenak, horiek guztiek agerrarazten digute, azkenean!, lehen ia ikusezina zen errealitatea, baina betiere hemen egon dena. 



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe