Sinopsia
Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoa antolatu zuen 2017ko urrian Garabidek, kooperazio eta esperientzien elkartrukean oinarritutako lankidetza sustatzen duen elkarteak. Antolatutako ekitaldien baitan, nagusiena Kolonbiako Nasa herriko delegazio baten bisita izanzen.
Besteak beste, Durangoko Kurutziaga Ikastola bisitatu zuten. Bertan, Kurutziagako arduradunek (Urko Rodriguez zuzendaria, Gotzone Duñabeitia Berrikuntza Pedagogiko Arduraduna, Karmele Arruti Irakaslea eta Erika Lagoma Irakaslea) Ikastolaren helburuak eta metodologia azaldu zieten nasei, eta ikastolen prozesu historikoa ere bai. Irakasleekin hitz egiteaz gain, DBHko 4.mailako ikasleekin bildu ziren eta elkarren berri izateko. DBHko 4. mailako ikasleek indigenei eta Garabideko ordezkariei elkarrizketak egin dizkiete ikus-entzunezko tailerraren eginkizun bezala.
Honatx horietako bigarrena.
Hizkuntza: Euskaraz
Pelikula