Azala

Dena ez da futbola

Sinopsia

“Dena ez da futbola” euskal eta venezuelar nazioetako haurrek egindakoko produkzioa da, eta bertan, beraien ikuspegitik begiratuta, futbolean sarritan gertatzen diren zenbait egoera azaltzen dizkigute, adiskidetasuna eta genero berdintasuna argumentuaren oinarritzat hartuta.

Bi Herri ezberdin, 7.000 kilometro baino gehiagok urrundutako bi kultura, eta aitzitik, haurren bidez, itsaso eta mugen gainetik dauden giza balioen inguruko hausnarketa egiteko zenbait mezu helarazten dizkigute.

Abizen berdina (Etxeberria) duten mutil venezuelar bat eta neska euskaldun bat baztertu egiten dituzte haien lagunek. Mutilaren kasuan, ustez, futbolean txarto jokatzen duelako; eta neskaren kasuan emakume izategatik. Internet bidez elkar ezagutzen dute eta norberari gertatzen zaiona elkarri kontatu ondoren, egoerari aurre egitea erabakitzen dute.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Koldo Zelestino, Rita Naveira Roel