Azala

Ziztadak

Sinopsia

Indarkeriak politikaren arloan eragindako zaratak albo batera utzi du maiz Euskal Herrianindarkeria-ezak izan duen garrantzia. Horrexegatik, dokumental honek argitara ekarri nahi dituneurri batean isilpean egon diren hainbat eta hainbat ekintza. Euskal Herrikoak, jakina, bainabaita nazioarteko erreferentzia batzuk ere, gogoeta eragiteko eta emozioak sortzeko,kontzientziak astintzeko, jarrerak aldatzeko.


Hainbat protagonista gonbidatu ditu beren borrokaren testigantza ematera: etxepartikularretan abiatutako ikastola klandestinoetako andereñoak eta Kukutza bultzatu zutenak,Lemoizko zentral nuklearrari modu baketsuan aurre egin ziotenak eta Demoak, Ipar EuskalHerrian Laborantza Ganbera sustatu zutenak, eta abar. Leku sinbolikoetara joan, eta bertatikazaltzen digute zer egin zuten. Baita indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz gogoeta egin ere. 

Bestetik, ZIZTADAK dokumentu honek indarkeria-ezazko aktibismoaren sorrerara eramatengaitu, haien muin eta jatorrian ziren Martin Luther King, Mahatma Gandhi, Rosa Parks etaHenry David Thoreauren bidez. 

Film honek ekintzak eta gogoetak biltzen ditu, geure herriaren orainean eta etorkizunean hainbatborrokatan ekarpen bat egin nahian: bizitza, bakea eta indarkeria-eza babesteko borrokan,herritarren partaidetzan, giza eskubideen babesean, askatasun eta gizarte justiziaz eginbeharreko eraldaketan, eta abar. Hitzetatik ekintzetara. Ziztadaz beteko da pantaila. Ziztadakgeure kontzientzian, ziztadak gizartean.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Oriol Andrés, Carlos Castro, , Gemma Garcia

Gidoilaria: Gemma Garcia, Sabino Ormazabal Elola

Argazki zuzendaria: Carlos Castro

Zuzeneko soinua: Oriol Andrés

Posprodukzio soinua: Susanna Carreras

Muntaketa: María Romero