Sinopsia
1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Juduaren izar horia, agotaren belarria bezala, eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira. Josu Martinez zuzendariaren BIZKARSORO PROIEKTUAren baitako bigarren alea duzue honakoa. Obra bakarreko hanbat pieza proposatu ditu Martinezek; Baigorri herrian filmaturikoak denak: Ama (2018), Anti (2019) eta Subandila (2021). XX. mendeko garai ezberdinetan, Bizkarsoro izeneko fikziozko herri batengertakariak kontatzen dizkigute, Euskal-Herriko herri ttipi batek XX. mendean ezagututako aldaketa soziolinguistikoak aipatzeko. Epe luzerako helburua bost labur egitea da, denak Baigorriko herriaren ingurukoak.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Josu Martinez
Gidoilaria: Josu Martinez
Ekoizleak: Mikel Arredondo Bilbao, Katti Pochelu
Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia
Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo Alijo
Zuzeneko soinua: Xanti Salvador
Posprodukzio soinua: Unai Gimenez
Musika: Joserra Senperena
Muntaketa: Maialen Sarasua
Jantziak: Leire Orella
Ile-apantzailea: Aloña Gallastegi
Sariak
Euskal Zine Bilera
Zilarrezko Antzarra - Gidoi onenaren saria
2019