Sinopsia
Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Death-eko bi zientzialari karlistak), XIX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz, Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Pelikula
Aktoreak
Etxahun Galparsoro - Asier Oiarbide - Asier Gutierrez - Aritz Barrante - Javier Gonzalez - Harri Iturrioz - Unai Barrante - Ihintza Iturrioz - Jaione Irazu - Gorka EstombaFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Beñat Iturrioz Perez, , Xabier Padin
Gidoilaria: Beñat Iturrioz Perez
Zuzendari laguntzailea: David Larranaga
Jantziak: Maria Luisa Nuñez
Makillajea: Chiara Torres
Ilustratzailea: Oskarbi Sein







